LAN-MAHAIAK_IZEN EMATEA 

Kaixo:
Ongi dakizunez, Baztango Udalak euskara plan estrategikoa disenatzeari ekin dio. Horretarako, baztandarren iritzia jakin nahi du. Zure iritzia jakin nahi du.

Prozesu honek zenbait fase izanen ditu. Lehen-lehenik, diagnosia, hau da, nondik heldu garenari erreparatu diogu egungo errealitatea zein den ongi jakiteko asmoz. Horrexegatik,  azken asteetan, ziur aski, galdetegi bat helduko zitzaizun telefonora, hori izan baita baliatu dugun tresnetako bat zuen kezkak  jasotzeko.

Orain, berriz, lau kuarteletan saio (lan-mahai izendatu duguna) bana antolatuko dugu, zuen iritziak eta ekarpenak biltzeko. Jakintza kolektiboari bide emateko garaia da. Izan ere, nora joan nahi dugun marrazten hasi behar dugu. Elkarrekin bada, hainbat hobe!

Lan-mahaiak bi orduko saioak izanen dira. Sesio arinak eta parte hartzaileak izanen dira. Hobeki antolatze aldera, biziki eskertuko genuke izena aurrez emango bazenu.

Elkar ikusiko dugulakoan!

Create Your First Online Survey